Iñigo Matxainen erakusketa Carlos Santamaria Zentroan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/08 Noiz arte: 2014/05/30
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 8tik 30era, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan (Elhuyar plaza, 2. Donostia), Iñigo Matxainen erakusketa ikusgai izango da. Ordutegia: 8.00etatik 20.30etara. Erakusketak 'Vidrieras' eta 'Antonio Muñoz Molina' izeneko serieen irudiak biltzen ditu. Lehen seriea beiratek duten ezaugarriaz mintzo da: kolorea, argia, itxura… Bigarren serieak Antonio Muñoz-Molinari omenaldia egiten dio; hots, pintura-lanek Muñoz Molinaren prosak artista honengan sorrarazten duten emozioa azaltzen dute.
Iñigo Matxain judo irakasle izanagatik da ezaguna baina 40 urte darama margogintzan, non bere emozioen irudikapena da nagusi. Hogeita hamar bakarkako erakusketa baino gehiago egin ditu eta beste hainbatetan parte hartu du. Matxainen pintura-lanetan azpimarragarriak dira trazuen fintasuna eta lerroen zehaztasuna.
Sarrera librea eta doakoa da.