euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Mikel Laboa Katedrak 2013ko jardueraren balantzea egingo du eta 2014koa aurkeztuko

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/12 Noiz arte: 2015/01/21

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean, maiatzak 12, 11.30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (4.ikasgela), Donostian, Mikel Laboa Katedrak 2013an egindako ibilbidearen balantzea aurkeztuko dute, eta 2014ko jarduera-planaren berri emango dute. Gainera, ikerkuntzaren alorreko eta sorkuntzaren alorreko hiru deialdi berri aurkeztuko dira.

Partehartzaileak:

  • Amaia Maseda, UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
  • Ikerne Badiola, Gipuzkoako Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua
  • Juan Cruz Igerabide, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatutako Mikel Laboa Katedraren helburuak dira euskal gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea, bereziki arte-sorkuntza eta adierazpenei dagokien alorra sustatu, ikertu eta nazioartean zabaltzeko nahiz arteen ikerkuntzan diharduten erakunde eta pertsonekin elkarlanean euskal arte historikoa nahiz garaikidea jorratzea.