euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Amadeu Altafaj-Tardío Olli Rhen Europako Komisarioaren bulegoko zuzendariordeak egungo krisi ekonomiko eta finantzarioari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/16 Noiz arte: 2015/01/19

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 16an, 10.00etan, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko paraninfoan, 'Europako integrazioari buruzko egungo gaiak (egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren egiak eta gezurrak: konponbide alternatiboak Europar Batasunaren esparruan' izeneko jardunaldia antolatu dute UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzarako Idazkaritzak eta 'Francisco de Vitoria' Euskal Herriko Nazioarteko Ikasketen Institutuak.

Jardunaldian parte hartuko dute:

  • Amadeu Altafaj-tardío, Olli Rehn Bulegoko zuzendariordea, Europako Batzordearen lehendakariordea eta Gai Ekonomiko eta Finantzarioen eta Euroaren komisarioa
  • Vicenç Navarro López, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Gizarte Zientzien katedraduna, Politika Publikoen irakaslea Baltimore-ko Johns Hopkins Unibertsitatean eta Espainiako Gizarte Behategiko zuzendaria
  • Mikel Antón Zarragoitia, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren (Eurobask) idazkari orokorra 2012 eta 2013 artean

Jardunaldi hauetan Europar Batasunak egungo krisi ekonomiko eta finantzarioan betetzen duen paperari buruz hitz egingo da, eta Europako Batzordeak etengabeko irakaskuntza sustatzeko abian jarritako Ekintza Planaren Jean Monnet proiektu batean kokatzen da, hain zuzen ere, "Europar Batasuna eskolara hurbilduz" izenekoan. Helburutzat du lan horri ikuspegi desberdinetatik heltzea: erakundeen ikuspegitik, eskualde-mailakotik eta gizarte-ikuspegitik.

Sarrera librea da.