euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Dena prest biharko egun handirako!

18:30ean hasiko da EHUren ikasketa amaiera bateratua San Mames estadioan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/11

(Beste leiho bat zabalduko du)
San Mamés
San Mamés | Argazkia: EHU

44 metroko eskenatokia, 26 metro pantailetan, 3.700 aulki, 4 zuzeneko emankizun, 6 EHUalumni sari, 20 dekano eta zuzendari, 200 doktoreren komitiba... Handia! Oso handia izango da bihar San Mamesen egingo dena, Euskal Herriko Unibertsitatearen tamainako ekitaldia! Hala azpimarratu dute ekitaldia antolatzen aritu diren EHUko kideek.

Erronka handia izan da, baina iritsi da ekainaren 12an lehenengoz egingo den gradu eta graduondo amaierako ekitaldi bateratua. Ikasketak amaitzera doazen eta izena eman duten ikasleak arratsaldeko 16:00etarako deitu dituzte San Mames inguruan jarriko diren hiru photocalletan egun handia betikotzeko aukera izan dezaten euren senide, lagun eta ikaskideekin. 

 

Ondoren, zelaira sarrera plaza nagusiko lau ateetatik egingo dute, fakultateka banatuta. Sartu aurretik ezagutza arloko banda akademiko eta txapel bana jantziko dute, han bertan antolatuko diren mahaietan

Barruan ikusiko denari buruz, alderdi akademikoan dibulgazio zientifikoa Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren eskutik; lehen EHUalumni sarien banaketa, ikasketak amaitzera doazen ikasleei omenaldia dekano eta zuzendariek gidatuta, errektorearen hitzartzea eta, zuzeneko musika eta bertsoak, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nogen, Sol Band Gaza eta Eñaut Elorrieta eta Janus Lesterren eskutik. 

Ondo etorria EHUabesbatzak emango die guztiei, denak zutik EHUren ereserki Ehunenekoak abestuz. 

Sarrerak salgai daude, hortaz, ez galdu aukera! 

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da ETBOn plataforman eta zuzeneko konexioak egingo dituzte Biba Zuek (ETB1) eta Quédate (ETB2) telebista saioek.


Honen harira