euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasleei diplomak emango zaizkie

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/11 Noiz arte: 2015/01/19

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, ekainaren 11ean, 11.30ean, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren hamabigarren promozioko (2010-2014) 42 ikasleei.

Gipuzkoako Campuseko errektore Ana Arrieta, Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca eta ikasleen ordezkari Iñaki Gurrutxaga izango dira ekitaldiko buru. Halaber, UPV/EHUko Egungo Historiako irakasle Coro Rubiok 'Historia en tiempos de memoria' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Egitaraua:

  • CUM JUBILO abesbatza: 'Agur Jaunak'
  • Ekitaldiaren hasera: Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca
  • Hitzaldia: UPV/EHUko Egungo Historiako irakasle Coro Rubio
  • 4. mailako ordezkariaren parte-hartzea, Iñaki Gurrutxaga
  • Hamabigarren promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa
  • Ekitaldiaren amaiera: Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta
  • CUM JUBILO abesbatza: 'Gaudeamus Igitur'
  • Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran