euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kriminologia Graduaren lehen promozioaren karrera bukaerako ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/06 Noiz arte: 2015/01/19

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, ekainaren 6an, 12.30ean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko 'Antonio Beristain' entzunaretoan, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Kriminologia Graduaren lehen promozioko karrera amaierako ekitaldia egingo da. Guztira 79 ikaslek osatzen dute promozio hau. Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, 12.00etan, abiatuko da Carlos Santamaría Zentroko entzunaretorantz.

Ekitaldiaren buru izango dira Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Francisco Etxeberria UPV/EHUko Lege Medikuntzako irakasle titularra eta promozioaren aitabitxia.

Egitaraua honakoa izango da:

  • 12:00etan. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Sarrera
  • 12:10etan. Carlos Santamaría Zentroko entzunaretorantz jarraigoa
  • 12:30etan. Ekitaldiari hasera emango zaio:
    • Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak / Abesbatzaren saioa
    • Lege Medikuntzako irakasle titularra eta promozioaren aitabitxiaren hitzaldia / Abesbatzaren saioa
    • Diploma ematea
    • Ikasleen ordezkarien hitzak
    • Ekitaldiaren amaiera UPV/EHUko errektorearen hitzekin / Abesbatzak azken obra interpretatuko du: Gaudeamus