-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 nota onenen artean
-
Joxerramon Bengoetxea: «Lehenik premia larriei erantzungo diegu»
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
In memoriam: María Rosario Aurrecoechea Zubiaur
-
Kazetaritza: desberdintasunaren konplize ala aldaketarako eragile?
Ozeanoen Munduko Egunean hitzaldi berezia egingo da
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/13 Noiz arte: 2015/01/16, 18:30 - 12:20
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena
Bihar, ostirala, ekainak 13, 18:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo), Ozeanoen Munduko Egunean saio berezia eskainiko da Planeta bat, ozeano bat izenpean. UNESCOko Gobernuen arteko Batzorde Ozeanografikoaren Ozeanoko Zientzien zuzendaria den Luis Valdesek hitzaldia emango du. Ekitaldia Plentziako Itsas Estazioak (PIE), UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, UNESCO Etxeak eta Euskampus Fundazioak antolatu dute. Sarrera librea aretoa bete arte.
Hizlariak azalduko du zeintzuk diren gizakiok itsasoetan dugun eraginari buruzko ikerketen hurrengo urratsak, baita ozeanoak modu jasangarriagoan kudeatzea lortzeko kontuan hartu beharrekoak ere.
Azken bi hamarkadetan, 1992 eta 2012 urteetako Rio de Janeiroko gailurren artean, hainbat proiektu burutu dira osasuna bermatzeko gure jarduerek sortzen duten presioaren aurrean.