euskaraespañol

Redes sociales campusa

GAZEkonekt Proiektuaren ikasturte amaierako ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/13 Noiz arte: 2015/01/19

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, ekainaren 13ean, 10.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi Aretoan, GAZEkonekt Proiektuak KAFE Txokoa - ikasturte amaierako ekitaldia antolatu du. Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren errektoreordeak eta Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburuak ekitaldian parte hartuko dute.

Ekitaldiaren programa hauxe da:

  • 10:00etan. GAZEkonekt Proiektuaren aurkezpena.
  • Ana Arrieta Gipuzkoako Campusaren errektoreordearen ongi etorria.
  • Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburuaren agerraldia.
  • GAZEkideen aurkezpena: Ander Atorrasagasti(MU), Mikel Beldarrain (Tknika), Luis Beracoechea (Tecnun), Teresa Garay (UPV/EHU), Goizalde Gonzalez (UPV/EHU), Igor Montuschi (UPV/EHU), Igor Sañudo (Tknika) eta Maider Villaverde (MU).
  • 10:50etan. BIDEO erakustaldia: ERAGILE SOZIALek aurkeztutako erronkak eta gauzatutako lana.
  • 11:00etan. GAZtE ekintzaile gonbidatuak: UPV/EHU: Silva Macua (Borja Vélez Arrillaga, Jone Arruabarrena y Elena Bouzo); MU: Ametsen Ekaitza (Xabier Ortiz); TECNUN: GreenRoad (Iñigo García de Madinabeitia); eta, TKNIKA: RaspZeppelin (Mikel Beldarrain).
  • 11:40etan. Atsedena.
  • 11:50etan. WORKSHOP-CAFÉ Think in Progress!! Proiektua ezagutu eta ideiak trukatu: Emakumeak eta ekintzaletasuna; Gazteok eta parte hartzea; Goi-mailako heziketa zentroak eta elkarlana; eta, Gobernantza ereduak.
  • 12:40etan. EKINEZ BURUJABE! Lehiaketaren sari banaketa eta lunch-a.

GAZTE EKINZALE (GAZE) programa 2008an sortu zen, eta Gipuzkoako goi-hezkuntzako ikasleen artean (UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deusto, TECNUN eta TKNIKA) kultura ekintzailea sustatzea du helburu. Hau betetzeko, hainbat esku-hartze gauzatzen dira GAZE programaren barruan:

  • Sentsibilizazioa garatzeko jarduerak goi-hezkuntzako ikasleek osatutako gizarte-sare batetik abiatuz.
  • Ekimenaren zentzuarekin eta ekintzailetzarrekin lotutako konpetentzien curriculum-inkardinazioari dagozkion esku-hartzeak.
  • GAZE programa eta ekimenaren zentzua goi-hezkuntzan ebaluatzeko jarduerak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak bultzatzen du GAZE. Eta aurten, gure lurraldeko 4 erakundek parte hartzen dute GAZEkonekt proiektuan: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateak (MU), TECNUN Ingeniarien Goi Mailako Eskolak eta TKNIKA lanbide heziketarako sareak.