Tai Chi ikastaroaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/19 Noiz arte: 2015/01/16
Kokapena
Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, ekainak 19ean, 13.15etan, Informatika Fakultateko Ekitaldi Aretoan (1. solairuan), campuseko Kirol Zerbitzuak eskaintzen duen Tai Chi ikastaroaren aurkezpena egingo da, Beñat Arbelaiz No Name Taiji medodoaren maisu eta Javier Muguerza ikastegiko irakaslearen eskutik.
Ekitaldiko sarrera librea da.
Muguerzak dio "Tai Txi Txuan-a, soilik Tai Txi bezala ere ezaguna, barne hazkuntza eta finketarako arte bat da, gure potentziala garatzera zuzendua. Helburu hau lortzeko, taoismoaren prinptzipioak praktikan jartzen dituen metodo bat eskaintzen digu. Entrenamendua adimenaren kontzentrazioarekin koordinaturiko mugimendu leun eta geldoen, forma deritzogun, sekuentzia batean bilakatu da. Hasieran gorputza erlaxatzen eta burua lasaitzen ikasten dugu. Forma-ren praktika, kide baten intentzio eta indarrak parte hartzen duen eskuen bultzada-rekin osatzen da. Edozein adin eta baldintzako jendeak praktika dezake beti ere inbestigaziorako jarrera zintzo, pertseberantzia eta paziantziaz. Nik, Patrick Kelly-ren No Name Taiji metodoa ikasi eta erakusten dut, hamarkadetan zehar findurikoa, 20 urte luzez arte hau urrutien eraman zuen Cheng Man Ching (1898-1975)-en ikasle nagusia izan zen Huang Sheng Shyan (1910-1992) maisu handiarekin praktikatu ondoren".