-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Ikasketa amaiera bateratua unibertsitate publikoaren aldeko ekitaldia izan dadin
-
Ekainaren 12ko programa argitu da
-
La suerte de que un MIR pueda elegir Medicina de Familia y Comunitaria
-
Editatu, existitzeko: Wikitopaldiak, Wikipedian genero arrakalak ixteko
Kale dor Kayiko X. Sariak Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan banatuko dira
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/17 Noiz arte: 2015/01/16
Deskribapena
Asteartea, ekainak 17, 12.00etan, UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan, Kale dor Kayiko X. Sariak banatuko dira. Ijitoen Kultur Elkarte honek, aipatutako ikastegiaren laguntzaz, haur eta gazte ijitoak bere eskolaldi osoan zehar egindako lana aintzat hartuko du. Ekitaldiak ikasle hauek egindako ahalegina eskertu eta ikasten jarraitu dezaten indartzea du helburu nagusia.
Manuel Vizarraga Kale dor Kayiko elkarteko lehendakaria eta Pello Urkidi UPV/EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria sari banaketaren buru izango dira. Ekitaldian saridunen sendia eta elkarteko kideak egongo dira ere.
Aurten Kale dor Kayiko elkarteak bere 25 urteurrena ospatzen du.