Genero indarkeria, enpleguaren babesa eta haren zaintza lan negoziazio kolektiboan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/20 Noiz arte: 2015/01/16
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ekainaren 20an, ostirala, 10:00etan hasiko da, Donostian, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko gradu aretoan, "Genero indarkeria, enpleguaren babesa eta haren zaintza lan negoziazio kolektiboan" izeneko jardunaldia. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak inauguratuko du jardunaldi hori.
Emango diren hitzaldiek biktimaren aldeko lan eskubideak izango dituzte hizpide, berariaz aipatuz lan eskubideok ageriago uzteko, baita gizarte eragileak eta komunitatea, oro har, horiekiko sentikorrago bihurtzeko ere. Bestalde, Lan Zuzenbidearen arlo honetan garrantzitsua den "negoziazio kolektibo"ko iturri juridiko honi heldu behar zaio ezinbestez, nahiz eta beste arlo batzuetan ezezaguna izan. Hori dela eta, aztertuko dira, baita ere, biktima babesteko arautzen dituzten neurrien hitzarmen kolektiboak eta 2012ko lan erreformak sortutako egoera, neurri horiek nola erregulatzen diren eta, batez ere, arlo honetan dauden ekintza positiboko neurri berriak.
PROGRAMA
- 10:00: Agurra
- 10:15: Ekitaldiaren hasiera. Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakundearen Zuzendaria.
- 10:30-10:45: Miren Edurne Terradillos Ormaetxea irakaslea (UPV/EHU), "Jenero indarkeria eta enpleguaren babesa: izatezko eta zuzenbidezko hurbilketa bat".
- 11:15-11:45: Atsedena
- 11:45-12:15: Consuelo Ferreiro Regueiro irakaslea (Santiago de Compostelako Unibertsitatea), "Jenero indarkeriaren biktimen babesa negoziazio kolektiboan. Diagnostikoa eta neurri berrien proposamena".
- 12:15-12:45: Galderak eta eztabaida.
- 12:45-13:00: Konklusioak eta itxiera.
Hitzaldietarako sarrera doan izango da.