-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/15 Noiz arte: 2014/12/01
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, irailak 15, 11.00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Bizkaiko Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.
Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere. Gainera, ikasle-elkarte zein Buddy programako kideei galderak egin ahal izango dizkiete.
EKITALDIAREN PROGRAMA
- Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errrektoreordearen agurra.
- Miren Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
- Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
- Bizkaiko Campuseko Buddy programako kideei aintzatespena.
- Erasmus Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.