euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Francisco J. Ayala biologo entzutetsuak XI. Ontologia Biltzarra inauguratuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/01 Noiz arte: 2014/12/01

Deskribapena

Urriaren 1ean, astelehenean, 17:00etan, Txillida Lekun, XI. Nazioarteko Ontologia Biltzarraren inaugurazio-ekitaldia egingo da; aurten, biltzarraren ildo nagusia physis (antzinako galderak, hurbilketa garaikideak) izango da. UNESCOren babespean eta Bas van Fraassen filosofo entzutetsuaren ohorezko presidentziapean egingo den biltzarra UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Txillida Leku Museoak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Paideia Fundazioak antolatu dute, Donostia International Physics Center (DIPC) zentroarekin elkarlanean, beste erakunde batzuen artean.

Inaugurazio-ekitaldiko parte-hartzaile izango dira:

  • Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusiA
  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordea
  • Jesús Ugalde, Jakiundeko presidentea
  • Xabier Paya, Donostia 2016ko ordezkaria
  • Bas van Fraassen, Kongresuko ohorezko presidentea

Halaber, hasiera jardunaldia honetan 'Giza Aberearen Agerpena' izenburupean honako hauek ere parte hartuko dute:

  • Francisco José Ayala (Kaliforniako Unibertsitatea, Irvine) zientzialari entzutetsuenetako bat da, eta biologia ebolutiboan espezializatuta dago. Templeton Saria jaso du. (Moderatzailea)
  • Jordi Agustí, ICREA institutuko irakasle ikertzailea eta paleontologoa IPHES institutuan
  • Eudald Carbonell, Pleistozenoko aztarnategietako indusketetako zuzendarikidea Atapuercako mendilerroan
  • Giovanni Boniolo, Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna (Padovako Unibertsitatea, Milan).
  • David Lordkipanidze, Georgiako Museo Nazionaleko zuzendaria.

XI. Nazioarteko Ontologia Biltzarra urriaren 1etik 6ra arte egingo da, Donostian eta Bartzelonan hainbat lekutan (urriak 1ean Chillida Lekun, urriaren 2tik 4ra San Telmo Museoan eta urriak 6an Bartzelonako CCCB-an).

Informazio gehigarria