Energia Berriztagarrien inguruko hitzaldiak Mendaron
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/03 Noiz arte: 2014/12/01
Deskribapena
Ostirala, urriaren 3an, 20.00etan, Mendaroko udaletxean, Alain Ulazia UPV/EHUko Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakasleak eta Pablo Rodriguez aipatutako ikastegiko ikasleak hitzaldi bana eskainiko dute euskaraz. Pablo Rodriguezek praktika hitzarmen baten bitartez, Mendaroko udaletxean burutu du Gradu Amaierako Lana, Ulazia irakaslearen zuzendaritzapean, eta Mendaroko Plaza auzoan (Intxusai errekan) energia minihidraulikoa baliatzeko proiektua aurkeztuko du.
"Proiektu honen bidez, energia berriztagarrien erabilera sustatu nahi izan da Mendaron (Gipuzkoa). Zehazkiago, udalerri honetako biomasa eta energia hidraulikoaren berreskurapena aztertu da. Hau guztiau Alain Ulazia Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslearen laguntzaz egin da, proiektu honen sustatzaile izan delarik. Aztertu diren gaiak izan dira energia hidraulikoa Mendaroko Plaza auzoan (Intxusai ibaia) eta biomasa Arnon. Energi bi hauek zergatik erabili, abantailak eta desabantailak, zeintzuk dituzten funtzio nagusi, energia berriztagarri bi hauen jakintza azken finean", azaldu du Pablo Rodriguez ikasleak.
Sarrera librea da.