euskaraespañol

Redes sociales campusa

Bigarren Estropada Akademikoa jokatuko da Urumean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/19 Noiz arte: 2014/11/26

Deskribapena

Igandean, urriaren 19ean, 12.00etan, Donostiako Urumea ibaian, bigarren Estropada Akademikoa izango da. Bigarren edizio honetan bost unibertsitate izango dira: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tecnum (Donostiako Ingeniari Goi-Eskola. Nafarroako Unibertsitatea) eta Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitatea. Halaber, jardueran parte hartzen duten klubak hauek dira: Ur-Kirolak, Donostia-Arraun Lagunak, Hondarribia A.E., C.R.O. ORIO, Santiagotarrak eta Aviron Bayonnais.

Estropadan gizonezkoen zazpi zortzikok (8+) eta emakumezkoen sei lau scullek (4X) jardungo dute sei unibertsitateen izenean. 90 arraunlari inguruk hartuko dute parte.

Estropadak bi fase izango ditu:

  • 1. fasea: 1,35 itsas miliatan (2.500 m), Astiñeneko zubitik (Loiola) Maria Kristina (Donostiako tren-geltokiko) zubiraino, erlojupean.
  • 2. fasea: 500 meroko esprinta, Mundaizko zubitik Maria Kristina zubiraino. Kanporatze-txandak eta finalak jokatuko dira.