Jordi Nieva-k, Zuzenbide Prozesala katedradunak, frogaren balorazioari buruz hitz egingo du
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/19 Noiz arte: 2014/12/23
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Azaroaren 19an, 15.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Jordi Nieva Fenoll-ek, Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Prozesala katedradunak, honako hitzaldi hau emango du: 'La valoración de la prueba'.
Sarrera doakoa da.
"Jordin Nieva Fenollek askotan ematen ditu hitzaldiak Espainiako zein nazioarteko unibertsitateetan, batez ere, Iberoamerikako esparruan. Gaur egun, haren lan-ibilbidea argitaletxe juridikoetara bideratu du, batik bat. Zuzenbide Prozesaleko bildumak zuzentzen ditu, Zuzenbide Prozesalean adituak diren nazioarteko espezialisten eskutik; haietako bat, esaterako, Italiako Paviako Unibertsitateko Tarufo irakaslea da. Nieva Fenollek hitzaldian jorratuko duen gaia funtsezkoa da prozesuaren xedea behar bezala ulertzeko, zertarako eta Civil Law eta Common Law zuzenbidean prozesuaren berme guztiak dituen prozesu zilegitzat jotzen dutena lortzeko", azaldu du María Lorca Navarrete-k, UPV/EHUko Zuzenbide Prozesala katedradunak eta hitzaldiaren antolatzaileak.