Aurkezpena
Santiago Cirugeda eta Alberto Flores arkitektoek hitzaldia eskainiko dute
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/12/23
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, azaroaren 20ean, 16:30ean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko paraninfoan, Santiago Cirugeda (Recetas urbanas) eta Alberto Flores (Makea tu vida) arkitektoek haien ideiei eta proiektuei buruz hitzaldia eskainiko dute.
Sarrera librea da.
Jarduera M-etxea kolektiboko kideek antolatu dute, bereziki Josemi Rico eta Jon Begiristain irakasleek, ikastegiaren eta UPV/EHUko Arkitektura Sailaren babesarekin.