'Nazioak eta Estatuak XXI. mendean: demokrazioa eta erabakitzeko eskubidea' Nazioarteko Jardunaldien aurekezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/24 Noiz arte: 2015/01/07
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Astelehena, azaroaren 24an, 11.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, Donostian, 'Nazioak eta Estatuak XXI. mendean: demokrazioa eta erabakitzeko eskubidea' Nazioarteko Jardunaldien aurkezpena izango da.
Aurretik, 10.45etan, eraikinaren sarreran, taldeko argazkia egingo da.
Partehartzaileak:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
Prentsaurrekoan izango diren Batzorde Akademikoko erakunde ordezkatuetako adituak:
- Josu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektorea
- Roberto San Salvador del Valle, Deustuko Unibertsitateko errektoreordea
- Soledad Barber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkariorde orokorra
- Mari Mar Larraza, Nafarroako Unibertsitatea
- Jean-Pierre Massias, Université de Pau et des Pays del Adour
- Juan Jose Ibarretxe, Aguirre Lehendakari Centerreko lehendakaria
- Markel Arizmendi, Gaindegiako presidentea
- Jule Goikoetxea, UPV/EHUko irakaslea
- Mario Zubiaga, UPV/EHUko irakaslea
Abenduaren 10, 11 eta 12an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan 'Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidearen inguruko Nazioarteko Jardunaldiak' izango dira, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Jardunaldiaren Batzorde Akademikoa Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays del Adour, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Gaindegia eta Agirre Lehendakari Centerreko ordezkariek osatzen dute.
Hogeita hamar espezialista inguruk, gehienak mundu akademikokoak, Europar Batasuneko antolakuntza politikoan eta bertako estatu kideengan abian jarritako subiranotasun prozesuek nolako eragina duten aztertuko dute: lurraldeetako botere politikoaren antolakuntza, zentralizazio eta deszentralizazio joerak, eta Erabakitzeko Eskubidearen inguruko aldarrikapen berriak.