-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Harrera ona izan du UPV/EHUren eskaintzak Durangoko Azokan
215 ale saldu ditu Unibertsitateak; arrakastatsuenak, Patxi Juaristiren "Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean" eta Joseba Gabilondoren "New York Martutene"
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/04
Euskal Herriko Unibertsitateak, aurten ere, harrera ona izan du abenduaren 5etik 8ra bitartean Durangoko Azokara hurbildu diren euskaltzaleen artean. Ohiturari jarraituz, Euskararen arloko Errektoreordetzak azken urtean zehar euskaraz argitaratu dituen liburuak eraman ditu azokara Unibertsitateak eta, guztira, 215 ale saldu ditu.
Edizio honetan, nabarmentzekoa da, titulu salduena Patxi Juaristiren Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontea izan dela. Arrakasta izan dute, baita ere, ondorengo aleek: Euskokantauriar arloko eboluzio geologikoa; Giza Anatomiako Atlasa; Haur-eskoletako jarduera-txokoak; Limes eta ZIO bildumetako liburuak; eta New York-Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz eta Oi, Europa!, lan sarituek, hain zuzen.
Guztira, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 2014. urtean eginiko 30 titulu berritik gora eraman ditu abenduaren 5etik 8ra ospatu den 49. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka-ra; horietatik 10 itzulpenak dira, eta gainerakoak euskaraz sortuak.
Hauek dira ingelesetik eta gaztelaniatik euskarara itzulitako zazpi ikasliburuak: Giza Anatomiako Atlasa, Oroimena, Landare-fisiologia, Zuzendaritza estrategikoa, Turbomakina termikoak, Euskokantauriar arloko eboluzio geologikoa eta Fisika zientzialari eta ingeniarientzat (azken hau, berrargitalpena). Zazpiak, bakoitza bere jakintza-alorrean, erreferentziazko liburuak.
Halaber, Durangoko Azokara eraman dira baita ere, Limes bildumako, filosofia eta pentsamendua uztartzen dituzten egile klasikoen lanen bildumako, Montesquieuren Gogoetak. Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa eta Tocquevillen Antzinako Erregimena eta Iraultza argitaratuko dira. Bi horiek, gainera, bilduma bereko liburu guztiak bezala, ePub formatuan eskuratu ahal izango dira; baita gaur egungo ezagutza zientifikoaren zabalkundean erakusgarri eta erreferente diren irakurgai bikainenak biltzen dituen ZIO bildumako (Zientzia Irakurle Ororentzat) liburu guztiak ere.
Jatorriz euskaraz idatzi diren argitalpenen artean, azpimarratzekoak dira arestian aipatutako eta hainbesteko arrakasta izan duen Patxi Juaristiren Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontea, orain bi urte Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean 1931-39 saiakerak izandako arrakastaren ostean; UPV/EHUKo Euskara Zerbitzuak eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailak elkarlan luze baten ostean osatutako Antropologiako hiztegia; Xabier Alberdi koordinatzaile duen Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz; EHULKUren hizkuntza-aholkuak, Euskara Zerbitzuak egin dituen gomendioak biltzen dituen CD-ROM, Euskal oinordetza, Zuzenbideari buruzko azterketa, hainbat egileren artean egindako lana; Patxi Salaberriren Leizarragaren idazlanetan barrena, Mª Teresa Vizcarraren Gorputz adierazpena lehen hezkuntzan; Irantzu Epeldek editatuko Euskal dialektologia: lehena eta oraina; Teresa Agirreazaldegi koordinatzaile duen Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitaletarako sarbidea; eta Gaizka Durana eta Gotzon Aldabaldetrekuren Eremu elektromagnetikoen oinarriak ingeniarientzat.
Eskaintza digitalari dagokionez, ZIO eta Limes bildumetako liburu guztiez gain, Pablo Lekueren eta Amaia Andrieuren Lehen hezkuntzarako Ikus Hezkuntza, Isusko Vivasen Donostia: itsasbazterreko hiria, Jaime Jiménez Verderen eta José Miguel Diegoren Zirkuitu integratuak. Telekomunikazio ingeniaritza edota Legeak-Leyes bildumako 16. zenbakia egiten duen Botere Judizialaren Lege Organikoa ere eskainiko dira.
Lan sarituak
Aurten Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako hiru liburuk sari inportanteak irabazi dituzte, eta Euskal Herriko Unibertsitateak Durangoko Azokan izan dituen hiru standetan aurkitu ahal izan dira. Hala, Saiakeraren alorreko Euskadi Saria jaso du Euskal Literatura Saila bildumako Joseba Gabilondoren New York-Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz; Argitaratze-Kalitatearen Juan de Yciar Saria irabazi du ZIO bildumako Jerry A. Coyne-ren Zergatik den egia eboluzioa liburuak, dibulgazioko Lanen Kategorian; eta Argitaratze-Kalitatearen Juan de Yciar Sari hori bera, Lan Orokorren Kategorian, irabazi du EHU Tipografia korporatiboa - EHU Tipografía corporativa liburuak.
Bestalde, UEUrekin koedizioan ere argitaratu dira liburu batzuk: Jone Omarrek eta Asier Vallejok koordinatutako Ingurumen-kutsaduraren analisia; José Ramón Etxebarriaren Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan eta Unai Fernández de Betoñoren Hirigintzaren oinarriak.