euskaraespañol

Redes sociales campusa

Aurkezpena

Rafael Moneok Arkitektura Goi Eskola Teknikoan hitzaldia eskainiko du

Noiz eta non

2014/12/10 2014/12/10

Deskribapena

Asteazkena, abenduak 10, 12.30etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan, Donostian, Rafael Moneo arkitekto entzutetsuak hitzaldia eskainiko du. Jarduera ikastegiak eta hna-k, Arkitektoen eta Kimikarien Mutualitateak, antolatu dute.

Hitzaldi horretan, Rafael Moneok bere lanei buruz hitz egingo du. Definitzen duten ezaugarrietariko bat hiria ikertzeko eta bere etorkizunarekin lotzeko duen grina da, berea den nortasun bat daukan baina beti bere tokian, bere iraganean eta etorkizunean edukiko duen egitekoan kokatuta dagoen arkitektura bat bilatzekoa. Horrez gain, haren obretan beste garai batzuetako arkitektoen aipamenak aurkitzen dira, eta haren ezinbesteko eraikuntza-materialak harria eta adreilua dira.

Aurreikusita dago 200 pertsona baino gehiago etorriko direla, ikasleen, arkitektoen eta arkitekturaren sektorean interesa dutenen artean. Bertaratzen direnen artean, hna-k Kursaal eraikinaren bost maketa zozkatuko ditu, Rafael Moneok, eraikin ospetsuaren autoreak, sinatutakoak.

Hitzaldi hori haren laguna den Miguel Garai arkitektoarentzako omenaldi bat da, urtarrilaren 30era arte erakusketa antologiko bat ikusgai jarriko baitu UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, baita bere obrari buruzko liburua ere. Garaik Euskadiko eta Nafarroako historiako azken 50 urteetan, garapen arkitektonikoaren aldirik zoragarrienetariko batean, grabatuta dagoen ibilbide konplexu bat eskaintzen du.

Rafael Moneo arkitekturaren arloko gure ordezkari handienetariko bat da munduan. Tuteran (Nafarroa) jaio zen eta Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAM) ikasi zuen, non 1961. urtean graduatu baitzen. Lizentziatu ostean, Francisco Javier Sáenz de Oíza arkitektoarekin lan egin zuen, bai eta Jørn Utzon-ekin ere, Danimarkan. Irakasle-lan handia egin du Madrilgo eta Bartzelonako Arkitektura Eskolan, Lausanako eta Princeton-eko eskoletan. Halaber, Harvard-eko Unibertsitateko Graduate School of Desing delakoko dekanoa izan zen 1985etik 1990era arte. Haren proiektu ospetsuenen artean honakoak gailentzen dira: Bankinter eraikina Madrilen, Arte Erromatarreko Museoa Méridan, Atochako Tren Geltokia Madrilen, Kursaaleko Entzunaretoa Donostian, Diagonal eraikina Bartzelonan eta Arte eta Arkitektura Museoa Stockholmen, besteak beste. 1996an Pritzker arkitektura-saria eman zioten, arkitekturaren sektorean munduko saririk garrantzitsuentzat jotzen dena.