euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Psikologia Fakultateak graduatu berri diren 167 ikasleri diplomak banatuko zaizkie

Noiz eta non

2014/12/12 2014/12/12

Deskribapena

Ostirala, abenduak 12, 17.30etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Zentroaren entzunaretoan, Donostian, Psikologiako graduatuen II. Promozioko 167 ikasleei eta lizentziaturako XXIV. promozioko 40 ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldi jendetsua izango da, graduatu eta lizentziatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. II. promozioko graduatu eta XIV. promozioko lizentziatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, Unibertsitateko Abesbatzak emanaldi laburra eskainiko du.

 

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Ana Isabel Vergara, Psikologia Fakultateko dekanoa
  • Naiara Zazpe eta Borja Lobacoren mintzaldia, ikasleriaren izenean
  • Loli Alonso ikastegiaren administrariaren mintzaldia, AZPko langileen izenean
  • Oscar Vegas  eta Mikel Plazaolaren mintzaldia, irakasleen izenean
  • II. Promozioko eta XXIV. promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia
  • Diploma banaketa
  • Ekitaldiaren amaiera. Ana Arrieta, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldia eta 'Gaudeamus Igitur' ereserkiaren abestea