euskaraespañol

Redes sociales campusa

Hamaika proiektu aurkeztuko dira XIV. Manuel Laborde Werlinden sarietara

Noiz eta non

2014/12/12 2014/12/12

Deskribapena

Ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa ekimen onenak saritzen ditu

 

Ostirala, abenduaren 12ean, 13.00etan, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Joxe Mari Korta Zentroaren entzunaretoan, Donostian, ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa ekimen onenari Manuel Laborde Werlinden hamalaugarren saria emateko ekitaldia egingo da. Guztira hamaika enpresa proiektu aurkeztuko dira Manuel Laborde Werlinden sarien hamalaugarren edizio honetara.

Ekitaldian parte hartuko dute:

Ana Arrieta, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatua

Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Departamentuko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria

Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendaria

Ekitaldian bertan Jon Karla Lizeaga goi mailako kirolarien prestatzaile fisiko eta entrenatzaileak 'Emprendiendo con alto rendimiento' (Errendimendu handian ekiten) izeneko hitzaldia eskainiko du.

Lehenengo saria 7.000 eurokoa izango da, saritutako bigarren proiektuak berriz  3.000 euro jasoko ditu. Gainera, proposamen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenek laguntzak jaso ditzakete Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Nekazaritza Garapenerako eta Turismo Saila eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) eskutik eta sari horiek BIC GIPUZKOA BERRILANek gestionatuko ditu. Laguntza horiek gehienez 60.000 eurokoak izan daitezke, proiektuek duten interesaren eta berrikuntza mailaren arabera.

Aurkeztutako hautagaiak epaimahaiak baloratu ditu, aintzat hartuz: ekimenaren talde sustatzailea; UPV/EHUren aldeko ezagutzaren ekarpena eta produktu/prozesu/zerbitzuaren berrikuntza maila; baita merkatu aukera eta jardueraren sektoreak duen interesa ere.