euskaraespañol

Redes sociales campusa

Txoke Plana bultzatzeko hitzarmenaren aurkezpena eta sinadura: Gipuzkoako Foru Aldundia, UPV/EHU, Tknika eta Garapen

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/12 Noiz arte: 2015/01/28

Deskribapena

Astelehena, urtarrilaren 12an, 10.00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi aretoan, Txoke Plana bultzatzeko hitzarmenaren aurkezpena eta sinadura izango da. Arriskuan dauden enpresei laguntza emateko egitasmoa da Txoke Plana.

Bigarren fasea aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hitzarmena sinatuko du UPV/EHU, Tknika eta Garapen, tokian tokiko garapen-agentzien elkartearekin.

Parte-hartzaileak:

  • Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia
  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea
  • Fernando Nebreda, Garapeneko presidentea