-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Batxilergoko eta LHko Goi-mailako Heziketa Zikloetako ikasleek 'Energia berriztagarrietarako teknologiak' programan parte hartuko dute Eibarko IITUEn
Noiz eta non
Noiztik: 2015/01/15 Noiz arte: 2015/01/22
Deskribapena
Urtarrilaren 15ean eta 22an, Eibarko UPV/EHUko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak 27 ikastetxetatik etorritako batxilergoko eta Lanbide Heziketako Goi mailako Heziketa Zikloetako 60 ikasle hartuko ditu bertako laborategietan "Energia berriztagarrietarako teknologiak" egitasmoaren edizio berri batean. Carmelo Alonso, Jose Javier San Martin, Jose Maria Arrieta, Jose Ignacio San Martin, Francisco Javier Asensio eta Iñaki Martin irakasleak dira programaren koordinatzaileak.
Ekimenaren helburu nagusia da Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleei Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren Ikasketa Plana aurkeztea. Baita eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak zeinen garrantzitsuak diren erakustea, adibideak erabiliz, ere.
Ikasleek Energi Berriztagarrien Laborategian lau praktika egingo dituzte; batetik, energia eolikoa landuko dute aerosorgailuen bidez; bestetik, panel fotovoltaikoen bidez sortutako energiaren azterketa egingo dute ere. Horretarako, lanpara halogeno bat erabiliko dute esperimentuetarako argia sortzeko; hirugarren modulua automobilgintzan aplikatutako erregaizko pila modulua da (motorra elektrikoa eta eguzki-autoa); azkenik, energia elektrikoaren sorkuntza bizikleta estatikoaren bitartez landuko dute. Pedalei eraginez energia elektrikoa sortuko dutelarik.
Deialdi honetan parte hartuko duten ikastetxeak:
CPEIPS AMA GUADALUPEKOA HLBHIP, CPEIPS ANDER DEUNA IKASTOLA, CPEIPS LA SALLE HLBHIP, CPEIPS STA. MARÍA HLBHIP, CPES IBAIZABAL KOOP. E. IKASTOLA BHIP, CPES SALESIANOS URNIETA BHIP, CPI IKASBIDEA IKASTOLA IPI, IES LIZARDI BHI, IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI, IES R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI, CPEIPS ELKAR HEZI HLBHIP, CPES NTRA. SRA. DE AZITAIN BHIP, IES ARRATIA BHI, IES LASARTE-USURBIL BHI, IES OIANGUREN BHI, IES UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI, IES XABIER ZUBIRI-MANTEO BHI, CPEIPS GAZTELUPE-ARIMAZUBI IKASTOLA HLBHIP, CPEIPS LAURO IKASTOLA HLBHIP, CPEIPS TXANTXIKU IKASTOLA HLBHIP, CPEIPS URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA HLBHIP, IES ELEXALDE BHI, IES J.M. IPARRAGIRRE BHI, IES MUNGIA BHI, CPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIP, IES HERNANI BHI, IES I. AROZENA-BARRUETA-TAR BENITO BHI