-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Argazki erakusketa: 'El estudio de las vanidades', Omar Victor Diop artista senegaldarrarena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/02/17 Noiz arte: 2015/03/05
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Otsailaren 17tik martxoaren 5era bitartean UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, ikusi ahal izango da "Le studio des vanités" erakusketa, Omar Victor Diop artista senegaldarrarena (Dakar, 1980). Erakusketa BIART kultura elkarte frantsesak antolatu du, Academia Campus Francés ikastegiarekin lankidetzan.
Parisen ikasi ondoren, 2011n, eta Bamakoko Bienalerako "Fashion 2112-El Futuro de la Belleza" proiektua egin ondoren, Omar Victor Diop soilik argazkilaritza artistikoa eta moda argazkilaritza lantzen hasi zen. Diopen erakusketak Parisen, Londresen, Lisboan, Bruselan, Los Ángelesen… egin dira, eta sona handia izan dute nazioartean.
UPV/EHUn ikusgai dagoen erakusketa ("Le studio des Vanidades") "Afrikako estudio argazkilaritzako maisu handietan inspiratutako erretratu eszenikoen sorta da; bertan, Senegaleko bizitza publikoko gazte profesionalen bidez, Afrikako errealitate garaikidea, kosmopolita eta sorkuntza bizikoa erakusten da, hiri kartsu, bizi eta ekintzaileko pertsonaiekin".
Erakusketarako sarrera doakoa da. Ordutegia: 08:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera.