Korear zinemaren zinekluba darrai 'Salinui chueok' filmaren eskutik
Noiz eta non
2015/02/17 2015/02/17
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Zikloa
Korear zinema
Deskribapena
Asteartea, otsailaren 17ean, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Bong Joon-hok zuzendutako eta Song Kang-Ho, Kim Sang-Kyung eta Kim Roe-Ha protagonista dituen 'Salinui chueok (memories of murder)' filma proiektatuko da. Emanaldia UPV/EHUKo Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak 'Korear zinema' aldiaren baitan antolatu du.
Laburpena: Hego Korea. 1986. Emakume gazte bat bortxatu eta erahil dute. Bi hilabete geroago, antzeko hilketak gertatu dira. Hiltzailea aurkitzeko poliziak bi kide osatutako talde berezia antolatu du: bertako polizia (Park Doo-man) eta hilketen ikerketa egitea eskatu duen Seul hiriko polizia (Seo Tae-yoon).
Sarrera librea da.