Kode Penala aldatzeari buruzko jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/04 Noiz arte: 2015/02/27
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, martxoaren 4an, 13:30etik 14:40ra egingo da, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Demetrio Loperena paraninfoan, Donostian, "No hay derecho. Por un Código Penal para todos" lemapean deitutako ekitaldia/jardunaldia. Bertan, Kode Penalaren aldaketa ikuspuntu kritikotik aztertuko da. Ekitaldia Krimenaren Arloko Politika Aztertzeko Taldeak bultzatu du, eta UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasleek antolatu dute. Egun horretan bertan, estatuko zuzenbide fakultateetan antzeko jardunaldiak egingo dira, ordu berean.
Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:
- Ignacio Muñagorri Laguía, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna
- José Luis de la Cuesta Arzamendi, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna
Bi hizlariek kritikoki aztertuko dituzte krimenaren arloko politika eta aldaketaren alderdi arazotsuenak.
*Ekitaldiaren amaieran, Krimenaren Arloko Politika Aztertzeko Taldearen manifestua irakurriko da.