euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Udaberriko XIII. Lasterketa abian da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/06

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin da UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XIII. Lasterketa aurkezteko ekitaldia.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, eta José Luis Almandoz Donostiarrak Kirol-Klubaren lehendakaria izan dira ekitaldiko buruak.

Aurkezpenean, ohorezko titulu moduan, 1. zenbakia duten dortsal tradizionalak banatu dituzte; aurten, hain zuzen, Xabier Euskitze kazetari eta bertsolariari zein Claudia Behobide mendiko korrikalariari.

Era berean, elkartasun-jardunekin lankidetzan aritzeko filosofiaren baitan, UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XIII. Lasterketaren antolatzaileek Asociación de Esclerosis Múltiple eta Banco de Alimentos de Gipuzkoa elkarteei 0. zenbakia duen dortsala eman diete.

Hitzordua, martxoaren 15ean
10.000 metroko herri-lasterketa hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da, martxoaren 15ean, 09.45etan. Hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Guztira 2.000 dortsal prestatu dira. Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako garaikurrak egongo dira, eta baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako ere.

 

Argibideak eta izena ematea: www.donostiarrak.com
 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa