La jaula de oro filma proiektatuko da
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/17 Noiz arte: 2015/03/16
Deskribapena
Asteartean, martxoaren 17ean, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Gradu Aretoan, Diego Quemada-Diezek zuzendutako eta Brandon López, Rodolfo Domínguez eta Karen Martínez aktoreak protagonista dituen La jaula de oro (2013, México) filma proiektatuko da. Jarduera Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak, We are the kids zinema aldiaren baitan, antolatu du.
Laburpena: Bere herrixka utzi duten bi gaztek mutil indigena batekin topo egiten dute. Hirurak batera amaiera ezezaguna duen arriskuz betetako bidai bati ekiten diote. Bidean adiskidetasuna, elkartasuna, beldurra, bidegabekeria, atsekabea… azalduko dira.
Sarrera librea da.