‘Oihenart' Aforismoen V. Lehiaketaren sari banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/27 Noiz arte: 2015/11/23
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 27an, 12:30etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusian, Donostian, ‘Oihenart' Aforismoen V. Lehiaketaren sari banaketa ospatuko da, aipatutako ikastegiaren festaren baitan.
Aurtengo edizioaren lehen saria Iñigo Legorburu Arregik jaso du, ‘Itsasoa den basamortu urdinean‘ lanagatik. Bigarren saria aldiz, Juan Ramon Alberdik aurkeztutako ‘Soaren zirrikitutik' lanak. Sariak banatuko ditu Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzu buruak.
Lehiaketara aurkeztu diren lanak edizio honetan epaitu dituzte: Cristina Lasak (irakaslea), Juan Kruz Igerabidek (idazlea), Eider Rodriguezek (irakaslea), Antonio Casado idazkari moduan aritu delarik.
UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, ‘Oihenart' izeneko aforismoen lehenengo lehiaketa abian jarri zuen 2010.ean.