euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Eguzkiaren Nazioarteko Eguna

Noiz eta non

Noiztik: 2017/07/08 Noiz arte: 2017/07/06

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

2011z geroztik Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua irakasten da UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibar). Hortaz, Eibarko Udalak Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen ekintzekin bat egingo du.

Honela, larunbatean, uztailaren 8an, 11:30etik 14:00etara, Untzaga plazan, Eibarren, erakustaldiak egingo dira eta "AlSol 1.4" eguzki-sukalde berritzailea erakusteaz gain, honakoak egongo dira ikusgai: Stirling eguzki-motor bat, eguzki-auto elektriko baten eta eguzki-xafla batek sortutako hidrogenoz elikatutako auto baten prototipoa eta eguzki-xafla fotovoltaikoak.

Halaber, energia berriztagarriei buruzko eskulan-tailerrak antolatuko dira umeentzat eta etxeko argindarraren faktura hobeto ulertzeko tailerra.

Ekimen honen helburua da UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar) herritarrei gerturatzea eta era berean, ikustaraztea, gazteei bereziki, zein garrantzizkoak diren eguzki-energia eta energia berriztagarriak ingurumena zaintzeko iturri iraunkor gisa.