-
Teknologia kuantikoak industriara eramateko gradu berria
-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
Formula Student ibilgailua Erresuma Batuko Silverstoneko zirkuituan lehiatuko da
Noiz eta non
Noiztik: 2017/07/20 Noiz arte: 2017/07/17
Kokapena
Erresuma Batua
Deskribapena
Ostegunean, uztailak 20, Erresuma Batuko Silverstoneko zirkuituan, Formula Student eserleku bakarreko ibilgailua norgehiagoka arituko da. UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasketa-proiektuak lehiaketan hartuko du parte 24 herrialdetako 118 unibertsitate taldeekin batera. 40 ikaslek diseinatutako eta garatutako ibilgailuak 80 KW-ko motor elektriko bikoitza du eta azeleratzean 0tik 100era pasa daiteke 4 segundotan.
Formula Student ikasketa proiektu bat da eta horren helburu nagusia ikasleen heziketa eta lan munduan sartzeko aukerak garatzea da. Duela hamar urte Formula Student taldeak joaten dira Silverstone zirkuitura lehiaketan parte hartzeko.