Ba al dago tarterik Estatuko osasun politikek krisiaren aurrean burututako kudeaketan? OPIK ikerketa taldeak aurrenekoz alderatu ditu autonomia erkidegoek 2008-2013 aldian ezarritako osasun politikak, eta ondorioztatu du Euskadi izan dela haustura eta pribatutasun politikak hein txikienean aplikatu dituena, Errioxak, Madrilek eta Balear Uharteek aurkako joera erakutsi duten bitartean.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Nola kudeatzen dute autonomia erkidegoek osasuna krisialdi garaian?
2008-2013 epean osasunean ezarritako haustura eta pribatutasun politiketako ezberdintasunak aztertu dituzte
- Ikerketa
Lehenengo argitaratze data: 2016/03/01
Autonomia erkidegoek osasungintzan egin duten Estatu mailako erreformak aplikatzeari buruz egin den lehen azterlana da honako hau. UPV/EHUko ikertzailea eta OPIK ikertaldeko kidea den Unai Martinek honako hau adierazi du: "jarduteko tarte handia egon da". Hartara, egoitza baimenik gabeko pertsonei osasun zerbitzuak erabiltzeko koordainketa eta muga ezartzeari dagokionez, Euskadik eta Andaluziak ez dituzte aplikatu 16/2012 Errege Dekretuan jasotako neurriak gainerako erkidegoek bezain zorrotz; Madrilgo Erkidegoak, ordea, modurik zorrotzenean ezarri ditu.
Bestalde, Balear Uhartea, Kantabria, Extremadura, Madril eta Errioxa nabarmentzen dira zentro pribatuetan egindako osasun gastua handitzeagatik eta ospitale publikoetako oheen proportzioa ospitale pribatuetakoen aldean murrizteagatik —Madrilen izan ezik—. Gainera, erkidego madrildarra izan da buru, Valentzia eta Kataluniakoarekin batera, pribatutasun estrategietan.
Zentzu horretan, ikerketa egin duen egileetako bat izan den Unai Martin soziologoak honakoa adierazi du: "gobernuen kolore politikoak oso aztarna nabarmena utzi du haustura eta pribatutasun politiketan; eta, ondorioz, biztanleriak osasun sistema indartsu edo ahulagoa izateko garaian. Neurri zorrotzagoak hautatu dituzten erkidegoek osasungintzako gastua murriztu, sistema okerragotu eta pertsonak sistematik kanpo utzi dituzte."
Lehen aldiz alderatu da politika horien ezarpena osasungintzaren arloan, eta egiaztatzeko geratzen da ezberdintasun sozialek edo osasun zerbitzuen funtzionamendua ulertzeko moduak biztanleriaren osasunean duten eragina. Emaitzak epe luzera ikusiko dira (20 urte barru), une honetan haustura politikek duten eraginaren lehen arrastoak hauteman badaitezke ere.
Erreferentzia bibliografikoa:
Austeridad y privatización sanitaria en época de crisis: ¿existen diferencias entre las comunidades autónomas? Amaia Bacigalupe, Unai Martín, Raquel Font, Yolanda González-Rábago, eta Noemi Bergantiños. Gaceta Sanitaria (2016); 30(1): 47-51 http://dx.doi.org/10.1016/j.gaceta.2015.10.003
Argazkiak:
Laura López. UPV/EHU
http://www.elinformador.net/
