euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kriminologiaren Euskal Institutuaren 40 urteko ibilbidearen berri ematen duen erakusketaren inaugurazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/02/05, 18:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

‘Transdiziplinaritaterako bidean: Kriminologiaren Euskal Institutuak 40 urte’ izeneko erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendari Jose Luis de la Cuesta ekitaldiaren buru izango dira.

Egitaraua

  • Ongietorria

José Luis de la Cuesta, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria.

  • Erakusketaren helburu eta xedeak 

Gema Varona Martínez, IVAC-KREIko ikertzaile doktore iraunkorra.

  • UPV/EHUko errektorea

Nekane Balluerka.

  • Musika emanaldia

Leire Berasaluce

“Erakusketa honen bidez-dio Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaile doktore iraunkorrak- IVAC/KREIren esker ona adierazi nahi diogu gizarteari, eta hainbat galdera partekatu nahi ditugu harekin. Azken lau hamarkadatan galdera horietara hurbiltzen saiatu gara, erantzun aukera ugari planteatuta, zeinak irekiak egon baitira beti etorkizuneko belaunaldientzat ezagutza berriak jasotzeari begira. Gizarte arazoei lotutako gaiez ari gara, eta horiek ulertzeko, haien eraginpean dauden taldeak aintzat hartu nahi izan ditugu beti, ez aztergai gisa, subjektu gisa baizik, ikerketa aplikatuen esparruan, elkarlanean eta eragin neurgarria bilatuta, batzuetan epe ertain eta luzera”.