euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVII. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/01, 12:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XVII. Lasterketaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egingo da. Lasterketa Gipuzkoako 10 KM Errepide Txapelketa da.

Errapel Ibarloza UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kirola arloko arduraduna eta Javier Fuentes Donostiarrak Kirol Klubaren presidentea ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Anegl Perez Federación Atlética Guipuzcoana erakundeko zuzendaritza batzordeko kideak eta lasterketaren zuzendari Josean Soroak ekitaldian parte hartuko du ere.

Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira; Richard Oriberi zein Ainhoa Muruari.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren edizio honetan proiektu solidario bat lagunduko du, beraz 0 zenbakidun dortsal laguntza ekonomiko bat ere banatuko zaio ‘El Futuro es la memoria’ elkarteari. Dortsala erakundeko ordezkari diren Joseba Aulestiak eta Lourdes Urrestik jasoko dute.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 17an (igandea), 10:00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak mila bostehun hartzaile inguru izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.