-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Ikasketa amaiera bateratua unibertsitate publikoaren aldeko ekitaldia izan dadin
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
La suerte de que un MIR pueda elegir Medicina de Familia y Comunitaria
Alba Pinillak irabazi du Espainiako Unibertsitate arteko karate txapelketa
UPV/EHUko taldearen arrakasta Alex Ortiz de Zaratek lortutako brontzezko dominarekin osatu zen
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/06
Alba Pinilla Erizaintzako ikasleak karateko urrea lortu zuen Murtziako Cartagena herrian ospatutako Espainiako Unibertsitate Txapelketan. Kumite-50 kg kategorian lortutako garaipenarekin, UPV/EHUko karatekak sekulako denboraldia itxi du, estatuko 21 urtez azpiko, senior eta unibertsitate mailako txapelketetan hirukoa irabazi baitu.
Bestalde, Alex Ortiz de Zarate Kriminologiako ikasleak brontzea lortu zuen bere kategorian, bi borrokaldi irabazi eta bat galdu ondoren.
Bost izan ziren txapelketa horretan Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatu zuten karatekak. Aipatutakoekin batera, Irati Zulueta (kumite-55 kg), Laura Rama (kumite-61 kg) eta Xabier Landa (Kata) ere lehiatu ziren.
