-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Biktimei buruzko ikuspuntu soziala
Antonio Beristain irakaslearen omenezko XV. Topaketa egin zuten Carlos Santamaria Zentroan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/11/16
Antonio Beristain Ipiña Zuzenbide Penaleko katedradunak (1924-2009) Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutua sortu zuen 1976an, zeina 2000. urtera arte zuzendu baitzuen –ohorezko zuzendari izendatu zuten orduan–. Delinkuentziari, Marjinalitateari eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroa ere bultzatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak Nazioarteko Kriminologia Elkartearekin egindako akordio baten bidez sortu zena. Gai penalak, biktimologikoak, kriminologikoak eta espetxe-arlokoak, besteak beste, landu zituen eta horietan espezializatu zen Europako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan. Antonio Beristainen ibilbide akademikoak maila goreneko aintzatespen garrantzitsuak jaso zituen nazioartean, erakunde zientifiko garrantzitsuetan parte hartu baitzuen. Bidegabeko egoeren aurkako eta giza eskubideen aldeko konpromiso irmoarekin, bere unibertsitate-bizitzaren azken etapan biktimen alde gogorrago lanean eman zuen.
Antonio Beristain Katedrak antolatutako eta Virginia Mayordomok koordinatutako topaketaren ardatz nagusia biktimologia izan zen –hamarkada bat baino gehiago darama urtero aditu ospetsuak biltzen–. Aurten biktimei buruzko ikuspuntu soziala izan da eztabaidagai. “Topaketa –azaldu du José Luis de la Cuesta UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariak–, Institutuak Antonio Beristainen memoria iraunarazteko eta biktimen aldeko lanarekin jarraitzeko ekimenetako bat da”. Ignacio Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak eman zuen hitzaldiak jorratu zuen informazio askerako eskubideen, biktimen pribatutasunaren babesaren eta errugabetzat jotzen dena errugabe gisa tratatzearen bizikidetza zaila. Era berean, Iñaki Artetaren Trece entre mil dokumentala eman zuten, eta zinemagilea biktimizazio terroristari buruz aritu zen “El infierno vasco desde la mirada de un cineasta” hitzaldian.
UPV/EHUko Kazetaritzako katedradun eta kazetari Ofa Bezunarteak beste hitzaldi bat eman zuen, eta ondoko adierazpenak egin zituen: “zenbait hamarkadako atzerapenarekin bada ere, biktimekiko babesa instituzionalizatu egin da, eta inork ez du zalantzan jartzen haien eskubidea memoriarako, duintasunerako, justiziarako eta erreparaziorako. Zergatik dira biktimak erreferentzia etikoak eta askatasunaren eta Zuzenbidezko Estatuaren defentsaren sinbolo, 2011ko Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa emateko Legean esaten duen bezala? Izan ere, biktima, hildako, mehatxatuak edo estortsioa jaso zuen pertsonetako batek ere ez zuen aukeratu biktima izatea. Ez ziren boluntarioak. ETAk ‘gauza’ bihurtu zituen, biktima propiziatorio gisa. Herritarrak ez ziren haien alde matxinatu, Estatu demokratikoaren eta Euskadiko gizartearen pluraltasunaren ikur bailiran. Lagungarria zatekeen biktimaren papera hartu izan bagenu erasoak, mehatxuak eta jazarpena jasan genituenak”.
Gatazka armatuetako fotokazetari eta 2021ean Argazkigintzako Pulitzer saridun Emilio Morenattik ere hartu zuen parte topaketan. Saritutako laneko argazkietan, COVID-19aren aurka borrokan ari diren zaharren argazkiak ikus daitezke, Bartzelonako egoitzetan, ospitaleetan, kaleetan eta gorputegietan. Eta, argazki horien harira, adinekoen biktimizazioari buruz hitz egin zuen, pandemiaren ikuspegitik. Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaile doktorearen hitzaldiaren ondoren, ingelesezko Biktimologia ikasgaiko ikasleek, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Kriminologia Graduko 2. mailakoek, delituen biktimek laguntzarako daukaten eskubideari buruzko landa-lan bat aurkeztu zuten.
Topaketan, aditu ezagunen hitzaldiez gain, hainbat errekonozimendu egin zituzten. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle Marisol Cruz Euskal Biktimologia Sozietatearen ohorezko bazkide izendatu zuten, eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesaz, Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoaren VIII. Saria eman zioten Lucia Ververo Pineda UPV/EHUko Gizarte Laneko graduatuari “Víctimas del terrorismo en España: hacia una sociedad de la no violencia a través de la memoria y las voces de las víctimas” lanagatik. Bestalde, Cadizeko Unibertsitateko Kriminologia eta Segurtasuneko graduatu Ana Maria Ramirez Ganforninaren “Conductas de riesgo, factores protectores y victimización por ciberacoso entre menores en Jerez de la Frontera” lanak aipamen berezia jaso zuen.
Amaitzeko, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturtearen inaugurazio-ekitaldia egin zuten. Horretan, Enrique Echeburua irakaslea, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko katedradun emeritua, Institutuko ohorezko kide izendatu zuten. Ondoren, inaugurazioko eskola eman zuen, bikote gazteen kontrol indarkeriari buruzkoa. Bestalde, Francisco Javier Gómez Elósegui II. Saria eman zioten Presoei Laguntzeko Elkarteari (ADAP) eta Jean Pinatel Ikerketa Kriminologikoko XV. Saria, Cecilia García-Giralda Manzanori, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Kriminologiako eta Zuzenbideko graduatuari “Los beneficios del deporte en prisión desde el realismo crítico: especial referencia al caso del rugby” lanagatik.
