-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
Arte garaikidea korridoreetan zehar
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/15
NON: Arte Ederren Fakultatea. NOIZ: 2022ko maiatzak 18. NORK: Nuria Dehesa. Komunikazio Bulegoa.
Facsimilea jatorrizko lan baten kopia edo erreprodukzio ia berdinean oinarritzen da, eta hura egiteko bitarteko mekanikoak zein artisauak erabil daitezke.
Arte Ederren Fakultateko korridoreetan barrena bazabiltza, Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduko ikasleek ‘Ondare kudeaketa, Erakusketa eta Erregistroa’ irakasgaian egindako 8 artelan garaikideren faksimilez osatutako erakusketaz goza dezakezu. Erakusketak ‘Expo korridoreak’ du izena, eta faksimilearen kontzeptua eta helburua ezagutaraztea du helburu. Gainera, piezek interes akademikoa ez ezik, estetikoa eta artistikoa ere badute.
Erakusketara joaten bazara, faksimileak ikusteaz gain, hauek jatorrizko obrarekin erlazionatzeko beharrezko informazioa aurki dezakezu. Eta datorren udaberrira arte bisitatzeko aukera izango duzu.
Irudi guztiak Photocampusen ikus ditzakezu.
Nahi al duzu atal honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
Irudi galeria
-
'Montañas y mar' facsimilea eta bere autorea Ainhoa Escartin -
'Rosso Plastica' facsimilea eta bere autorea Ane Fradua -
'Tour aux Récits' facsimilea eta bere autorea Miren Rodriguez -
'Giant Fagents' facsimilea eta bere autorea Beatriz Casares -
'Spiral Woman' facsimilea eta bere autorea Josune Grajales -
'Mínimos' facsimilea eta bere autorea Hize Goieaskoetxea -
'Ángulo rojo' facsimilea eta bere autorea Hize Goieaskoetxea
