Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasleei diplomak emango zaizkie
Noiz eta non
2018/06/01, 11:30 - 00:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2014-2018) hamaseigarren promozioko 42 ikasleei.
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Fernando Tapia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, UPV/EHUko Letren Fakultateko irakasle Coro Rubiok ‘Mayo del 68: ¿Tiempo de Revolución de Utopías?’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Ikasleen ordezkariak Fernando Estíbarizek eta Generoso Lópezek ekitaldian parte hartuko dute ere.
Egitaraua:
- CUM JUBILO abesbatza
- Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendaria
- Hitzaldia: ‘Mayo del 68: ¿Tiempo de Revolución de Utopías?
- 4. mailako ordezkariaren parte-hartzea
- Hamaseigarren promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa
- Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko Gipuzkoa Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria
- CUM JUBILO abesbatza
- Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran