euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jose Migel Barandiaran katedraren aurkezpen ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/17, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Argazkia: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 17an, 11:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, euskal kulturaren eta euskal identitatearen gogoeta eta transmisiorako Jose Migel Barandiaran Katedraren aurkezpen ekitaldia egingo da. Katedra  Euskal Herriko Unibertsitateak sortu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin, Eusko Ikaskuntzarekin eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioarekin elkarlanean.

Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaran Aierberen (Ataun, 1889-1991) izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz; eta, bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz. Jose Migel Barandiaran antropologoa, etnografoa eta apaizak arrasto sakona utzi zuen Euskal Herrian eta nazioartean, betiko galtzeko zorian ziren aztarna, usadio eta esamoldeak aztertzeko eta ahanzturatik salbatzeko egindako lan eskergagatik batez ere. Urte askoan zientziaren metodoak erabiliz egindako berebiziko ikerketa lanaren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten eta sari ugari jaso zituen: horien artean, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak. Halaber, Gipuzkoako Urrezko Domina, Gernikako Arbolaren Gurutzea eta Nafarroako Urrezko Domina ere jaso zituen.

EGITARAUA

  • Jose Antonio Mugika, Katedraren zuzendariaren aurkezpen hitzak.
  • Hitzaldia: JMBen ekarpenak eta etnografia garaikidea, Josu Ozaitaren eskutik..
  • Hitzaldia: JMBen koba-indusketen inguruko ikuspegi berri bat, Miren Ayerdiren eskutik.
  • Ixone Fernandez de Labastida, José Miguel de Barandiaran Fundazioaren lehendakaria
  • Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria
  • Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategiako zuzendari nagusia
  • Martin Aramendi, Ataungo alkatea
  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen amaierako hitzak.