Prentsaurrekoa: Jose Migel Barandiaran Katedra sortzeko hitzarmenaren sinadura
Noiz eta non
2022/12/19, 11:30
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Astelehenean, abenduak 19, 11:30etan, Sara Etxean (San Gregorio auzoa, Ataun), euskal kulturaren eta euskal identitatearen gogoeta eta transmisiorako Jose Migel Barandiaran Katedraren sorrerako hitzarmena sinatuko dute Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ataungo Udalak, Eusko Ikaskuntzak eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak.
Ekitaldian parte hartuko dute:
-Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak
-Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak
-Martin Aramendi, Ataungo alkateak
-Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak
-Ixone Fernandez de Labastida, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakariak