-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
Ama izateak eragin handiagoa du osasunean aita izateak baino
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
-
Bizkaiko Esperientzia Geletako mikrokredentzialek harrera bikaina izan dute
-
Nutrizio heziketak osagarrien eragina biderkatzen du
Behaketa astronomikoa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/25, 20:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Zikloa
IKERTZAILEEN EUROPAKO GAUA 2026
Deskribapena
2026ko Ikertzaileen Europako Gauaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeak behaketa astronomikoa antolatu du. EHUko ikertzaileek unibertsoan zeharreko bidaia liluragarri bat gidatuko dute, planeten azterketa ezagutzeko. Horretarako, Almeriako Calar Altoko Behatoki Astronomikotik urruneko konexioa egingo da zuzenean. Sarrera doan izango da, leku guztiak bete arte, eta aurrez aurre nahiz streaming bidez jarraitu ahal izango da.
EHUk Europako G9EU4RESEARCH proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau. Proiektua G9-Unibertsitateak taldeak sustatzen du, eta honako ardatz hauetan oinarritzen diren ikerketak ezagutaraztea du helburu:
- Genero-oreka
- Aniztasuna eta zientzia inklusiboa
- Zientzia Irekia eta Ikerketa eta Berrikuntza arduratsua
- Europako Itun Berdea
- Minbiziaren aurkako Europako Plana
- Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)
Proiektu honek Europako Batzordearen laguntza ekonomikoa du, Marie Skłodowska-Curie (MSCA) ekintzen bidez. Ekimen honen helburua Europan karrera zientifikoak sustatzea da, eta Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzarako “Horizonte Europa” esparru Programaren barruan kokatzen da.