euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Bilboko Ingeniaritza Eskolak 939 tituludunen graduazio-ekitaldia ospatuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/07/17, 18:00

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2023-2024 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia ospatuko du uztailaren 17an, osteguna, Euskalduna Jauregian.

Halaber, 2023-2024 ikasturteko 26 espediente onenak (titulazio bakoitzeko bat) aitortuko ditu ikastegiak ekitaldian. Horietatik lauk 10 puntuko batez besteko notarekin amaitu dute prestakuntza:  Alvaro Sainz de la Maza García, Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra; Ibon Ruiz Gorrotxategi, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra; Julen Roteta Romero, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua; Iñigo Hierro Muga, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

Ikasturte horretan 939 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:

  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 9. promozioa: 156 ikasle (38 emakume, 118 gizon).
  • Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 9. promozioa: 25 ikasle (5 emakume, 20 gizon).
  • Itsasketa Unibertsitate Masterra 10. promozioa: 9 ikasle (emakume 1, 8 gizon).
  • Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra  10. promozioa: 8 ikasle (8 gizon).
  • Zientzia eta Teknologia Espaziala Unibertsitate Masterra 15. promozioa: 23 ikasle (6 emakume, 17 gizon).
  • Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra 5. promozioa: 16 ikasle (9 emakume, 7 gizon).
  • Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 21 ikasle (7 emakume, 14 gizon).
  • Eraikuntzaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 14. promozioa: 25 ikasle (5 emakume, 20 gizon).
  • Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 11. promozioa: 25 ikasle (6 emakume, 19  gizon).
  • Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterra 16. promozioa: 28 ikasle (11 emakume, 17 gizon).
  • Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra 9. promozioa: 30 ikasle (3 emakume, 27 gizon).
  • Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Unibertsitate Masterra 3. promozioa: 3 ikasle (2 emakume,  gizon 1).
  • Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Unibertsitate Masterra 15. promozioa: 20 ikasle ( 6 emakume, 14 gizon).
  • Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Unibertsitate Masterra 15. promozioa: 5 ikasle (3 emakume, 2 gizon).
  • Sistema Elektroniko Aurreratuak Unibertsitate Masterra  16. promozioa: 11 ikasle (11 gizon).
  • Ingurumen Ingeniaritzako graduko 11. promozioa: 7 ikasle (5 emakume, 2 gizon).
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako graduko 11. promozioa: 59 ikasle (34 emakume, 25 gizon).
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 11. promozioa: 143 ikasle (43 emakume, 100 gizon).
  • Ingeniaritzako Elektrikoko Graduko 12. promozioa: 18 ikasle (3 emakume, 15 gizon).
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduko 12.promozioa: 71 ikasle (10 emakume, 61 gizon).
  • Ingeniaritzako Mekanikoko graduko 12. promozioa: 87 ikasle (11 emakume, 76 gizon).
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduko 12. promozioa: 63 ikasle (9 emakume, 54 gizon).
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 11. promozioa: 41 ikasle (7 emakume, 34 gizon).
  • Ingeniaritzako Zibileko graduko12. promozioa: 23 ikasle (7 emakume, 16 gizon).
  • Itsasketako graduko 11. promozioa: 5 ikasle (5 gizon).
  • Nautika eta Itsas Garraioko graduko 11. promozioa: 17 ikasle (4 emakume, 13 gizon).

Ekitaldian izango dira:

  • Charles Pinto, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria.
  • Estitxu Garai, EHUko Bizkaiko eta Komunikazio errektoreordea.
  • Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako Zinegotzia.
  • Juan Ignacio Pérez, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua.

Ekitaldiaren ostean, EHU abesbatzak errezitala eskainiko du.