euskaraespañol

Redes sociales campusa

Unibertsitate irakasle izateko deialdia ireki du EHUk

54 plazako deialdia da, eta 6 urterako kontratuekin

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/01/29

Argazkia: EHU

Irakasle Laguntzaile Doktore aritzeko 54 plaza eskaini ditu Euskal Herriko Unibertsitateak. Eskabideak egiteko epea gaur bertan irekiko da eta otsailaren 19ra arte egongo da eskabidea egin eta dokumentazioa aurkezteko epea. 

Aurtengo lehen deialdia egin berri du EHUk, Irakasle Laguntzaile Doktore (ILD) aritzeko. Gehienak plaza elebidunak dira, euskaraz eta gaztelaniaz aritzeko dira 42 plaza. Beste 11 plaza hiru hizkuntzatan aritzeko lirateke: euskara, gaztelania eta ingelesa. Azkena aleman eta gaztelaniakoa da.  

Gaur ireki den deialdian, 32 ikasgaitan irakasle aritzeko plazak eskaini dira: Bizkaian lirateke 39, Gipuzkoan 8 eta Araban, 7. Horietako plaza batera aurkezteko ezinbesteko baldintza doktore izatea da.  

Hala, dei berezia egin nahi zaie tesia irakurri berri edo doktoretza orain 2-3 urte atera dutenei; izan ere, eskainitako plazak 6 urteko kontratuak dira eta behin akreditazioa lortuta, dagokion Enplegu Eskaintza Publikoaren barruan sartzeko aukera legoke eta lanpostu egonkortu. Soldatari dagokionez, 34.997.83 eurokoa da urteko soldata gordina. 

Jarraian, hiru lurraldeko campusetan egiten den lan eskaintza: 

BIZKAIA 39
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea   2
Bilboko Hezkuntza Fakultatea  7
Bilboko Ingeniaritza Eskola  9
Zientzia eta Teknologia Fakultatea  3
Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatea  2
Zuzenbide Fakultatea  1
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea 7
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea  3
Arte Ederren Fakultatea  5

 

Gipuzkoa 8
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola  1
Zuzenbide Fakultatea  1
Informatika Fakultatea  1
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea  5

 

Araba 7
Farmazia Fakultatea 4
Letren Fakultatea  2
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea  1