Odola emateko kanpaina Arabako campusean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2020/09/28
Deskribapena
Astelehenean, irailak 28, odola emateko kanpaina berri bat hasiko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean. Arabako odol emaileen elkartearen ekipoak unibertsitate ikastegietara hurbilduko dira hala nahi luketen pertsonek odola ematera bil daitezen.
Honako hau izango da odol emaileen elkarteak Arabako campusean egingo dituen odol emateen egutegi osoa:
Iraila
Hilak 28, astelehena
Hezkuntza eta Kirol fak. Jarduera Fisiko eta Kirolaren atalean 9:15etatik 13:30etara (Autobusa)
Hilak 30, asteazkena
Letren fak., 16:15etatik 20:30etara (Autobusa)
Urria
Hilak 5, astelehena
Hezkuntza eta Kirol fak. Irakasleen atala, 9:00etatik 13:30etara
Hilak 6, asteartea
Elurreta ikasgelategia, 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
Hilak 7, asteazkena
Farmazia fak., 9:00etatik 13:.30etara
Hilak 13, osteguna
René Cassin kalea, 09:15etatik 13:30etara eta 16:15etatik 20:30etara (Autobusa)