euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia: Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat

Noiz eta non

2019/05/09, 18:30 - 00:00

Kokapena

Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

European Physical Society-ko (EPS) presidente Petra Rudolf-ek zientzia eta generoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan. Izenburua: “Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat”. Hitzaldia ingelesez izango da eta aldibereko itzulpena izango du euskarara eta gaztelaniara. Sarrera irekia da aforoa bete arte. Jarduera Zientziakutxa izeneko Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek antolatzen duten hitzaldia zikloaren baitan antolatu da.Helburua da kultura zientifikoa gizarteratzea.

Hitzaldi honetan iraganeko emakume zientzialariek egindako zenbait ekarpen garrantzitsu aztertuko ditu Petra Rudolfek, Erdi Arotik hasi eta XX. mende hasieraraino. Gainera, ikertzaile independienteek (Hildegard von Bingen, Trotula, Sybilla Merian, Laura Bassi, Caroline Herschel), senar edo anaia ezagunagoen laguntzaile bezala aritutakoek (Sophie Brahe, Marie-Anne Paulze Lavoisier) edota Emilie de Breteuil Marquise de Châtelet edo Maria Angela Ardinghelli bezalako itzultzaileek egindako lanaz ere hitz egingo du.

Honetaz guztiaz gain, gaur egungo emakume ikertzaileen kopuru urriagoa ere izango da aztergai. Horretarako, Europan, Estatu Batuetan eta Japonian egindako zenbait ikerketetan oinarrituz, emakumezkoek eta gizonezkoek zientzian modu berean lan egiten duten ikusiko dugu, beren burua nola ikusten duten barrutik eta kanpotik, eta familiak eta lanak nola eragiten dien.

Petra Rudolf

Petra Rudolf Munichen (Alemania) jaio zen. La Sapienzan (Erromako Unibertsitatea) fisika ikasi zuen eta han, egoera solidoaren fisikan espezializatu zen. 1987an Gainazalen Zientziaren Laborategi Nazionalean (TASC INFM) sartu zen. 1993an Namur-eko Unibertsitatera (Belgika) mugitu zen, non bere doktoregoa eskuratu zuen 1995ean. Doktorego ondoko ikertzaile izatetik irakasle izatera pasatu zen eta, geroago, irakasle nagusi bihurtu zen. 2003an Groningen-eko Unibertsitatean Egoera Solidoaren Fisika Esperimentalaren katedra eskuratu zuen. Bertan, Zernike Institute for Advanced Materials-en ‘Surfaces and Thin Films’ taldea zuzentzen du. Bere ikerketa lerroei dagokienez, materia kondentsatuaren fisikan eta gainazalen zientzian lan egiten du, besteak beste.  

2018an, Petra Rudolf European Physical Society-ko (EPS) presidente izendatu zuten. Gainera, Belgikako Fisika Elkarteko presidentea izan zen (2000-2001) eta Alemaniako Zientzia eta Ingeniaritza Akademiako kide, Italiako Fisika Elkartearen ohorezko kide eta American Physical Society-ko Fellow ere bada. Motore molekularretan egindako lanarengatik 2007ko Descartes Saria lortu zuen. 2013an, Herbehereetako Beatriz Erreginak Orange Nassau Ordenaren Ofizial izendatu zuen.