euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Foru Ingurumeneko Departamentuaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmen sinaketa

Noiz eta non

2018/05/17, 11:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Birziklapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmena sinatuko dute ikerketa lerro bat abian jartzeko, polietileno mota bat sortuko dute, itsas ingurunean biodegradagarria izango dena, eta konpostagarria izan daitekeena nekazaritza prozesuetan erabili ahal izateko. Proiektu honetan Gipuzkoako EkoREC eta Plastigaur enpresek parte hartuko dute, eta beraien esperientzia baliagarria izango da birziklatzeko hondakinak prestatzeko prozesuan, eta konplexu ijeztuak eta konposatuzkoak fabrikatzeko orduan, hurrenez hurren (PE eta PET).

Parte hartuko dute:

  • José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatua
  • Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria
  • Cristina Peña, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingurumeneko Departamentuko irakaslea
  • Asier Flores, Plastigaurko Zuzendari Teknikoa

Programa

11:00ak. Harrera.

11:10ak. Prentsaurrekoa proiektua aurkezteko eta hitzarmena sinatzeko.

11:45ak. Ekonomia Zirkularrari buruzko erakusketara bisita.