euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHU Euskadiko ekoizle zientifiko nagusia da eta argitalpenen % 57an parte hartu du

2025eko Zientzia Euskadin txostenak irakasle-ikertzaileen genero parekotasunaren alde egindako lana ere nabarmendu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/12/11

Gaur goizean aurkeztu du Ikerbasquek 2025eko Zientzia Euskadin txostena, Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Behatokiaren datu nagusietan oinarritua, eta euskal jarduera zientifikoaren egungo egoera eta etorkizuneko joerak bistaratzeko asmoz.

Txostenean Euskal Herriko Unibertsitatearen lidergoa nabarmena da hainbat arlotan. Jakina denez, EHU da goi-mailako irakaskuntzako erakunde nagusia irakasle-ikertzaile kopuruari dagokionez, 4.500 pertsona baino gehiagorekin; baina horrez gain, generoen arteko parekotasunaren aldeko joerari eutsi dio azken hamarkadan, eta “hori guztiz nabarmentzekoa da, adierazle horretan sakontzeak duen zailtasunagatik unibertsitatearen tamaina dela eta”, dio txostenak. EHUn IIPren ia erdiak emakumeak dira. EHUko kategoriarik seniorrenetan izandako bilakaera aztertuz gero, argi dago emakume katedradunen ehunekoak gora egin duela azken hamarkadan, % 22tik % 28ra. Titularren eta horien baliokideen ehunekoei dagokienez, % 43tik % 51ra igo da, eta doktore laguntzaileena % 50etik % 54ra. “Datu hauek ikusita, antzeman daiteke bilakaera positiboa jarraitu dezakeela hurrengo urteetan”, azpimarratzen du txostenak.

cuadro p 37 eus

Bestalde, 2018-2022 tartean Euskadin doktoratutako pertsonen kopuruak goranzko joerari eutsi dio, eta EHU da erakunde nagusia kopuru absolutuetan doktoreen sorkuntzari dagokionez, 2022an guztira 600 baino gutxiago badira, 480 pertsona doktoratu ziren unibertsitate publikoan.

        

        

        

figura 47 eus

Euskadiko ekoizpen zientifikoa aztertuz gero, EHU da erakunde zientifiko nagusia. Scopusen arabera, Euskadik 2024an 8.190 dokumentu argitaratu bazituen, 4.500 inguru EHUtik sortu ziren; hau da, 57 % da EHUk Euskadiko ekoizpen zientifikoa duen parte-hartzea. Unibertsitate sektoreak, guztira, 5.500 argitalpen baino gehiago ekoitzi ditu 2024an.

        

        

figura 48 euss

Eta Gizarte eta Giza Zientzietako ekoizpenean bereziki nabarmendu da EHU, duen parte-hartzea % 75koa da, “Euskadik esparru honetan duen erreferentziazko zentroa izanik. Hartara, Euskadin Gizarte eta Giza Zientzietan gertatu den gorakada handia EHUk arlo honetan izandako hazkundearen ondorioa izan da hein handi batean”, zehaztu du txostenak.

Prestakuntzan eta ezagutzaren sorkuntzan lort utako maila altu horri esker, EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean finkatu da azken hamarkadan, Shanghaiko Rankinga izenaz ezagutzen den Academic Ranking of World Universities delakoaren arabera, eta espainiar estatuan , 2025ean, EHU ranking horretako zazpigarren unibertsitaterik onena izan da,

EHUren posizionamendua arloka aztertuz gero, Natur Zientzietan, Kimikan nabarmendu da munduko 200 unibertsitate onenen artean, eta espainiar estatuko lehena da. Matematikan eta Fisikan ere nabarmentzen da munduko 300 unibertsitate onenen artean. Ingeniaritza arloan, munduko 200 unibertsitate onenen artean dago Nanozientzia eta Nanoteknologian. Giza zientziei dagokionez, Zientzia Politikoetan eta Hezkuntzan nabarmentzen da munduko 300 unibertsitate onenen artean; Osasun Zientzietan, berriz, Zientzia Farmazeutikoetan nabarmentzen da, baita munduko 300 unibertsitate nabarmenen artean ere.