euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUko Danborradaren banderaren igotzea eta Unibertsitateko Danborra ematea

Noiz eta non

2023/01/20, 18:00

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urtarrilaren 20an, ostirala, 18:00etan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko sarreran, UPV/EHUko Danborrada konpainiaren bandera igoko da. UPV/EHUko Danborradak 20 urte daramatza Donostiako festa alaitzen eta 150 unibertsitateko kide baino gehiagok osatuta dago konpainia.

Ekitaldian Iñaki Morlanek  jasoko du Unibertsitateko Danborra Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziaren eskutik, honek UPV/EHUko Danborrada konpainiarekin urte luzeetan egindako lan eskerga aitortu nahian. Laudatioa Alfonso Davalillok egingo du.

Unibertsitateko Danborra eman ondoren, Danbor Nagusiak danborrei dei egin eta bandera igoko du omenduak danborrek Donostiako Martxa jo bitartean. Azkenik, Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean, Diana eta Ataque de Herrikosemes joko dute.

Jarraian, 18:30etan, UPV/EHUko Danborrada Carlos Santamaria Zentrotik abiatu eta Antiguo auzoko kaleetan barrena ibiliko da.