euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Denak itsasora garama

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/07

NON: Uredaridxone (Bakio). NOIZ: 2022ko maiatzaren 22a. NORK: Ibon Cancio. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila.

 

Ozeanoen egunean (ekainak 8) jakin beharko genuke bizia itsasoan sortu zela. 

Darwinek proposatutako biziaren sorrerako jatorrizko salda, biziaren sehaska, gure antzinako planetako itsasoan kokatu behar dugu, orain 4.000 milioi urte. Orain ditugun 36 animali taldeen artean, 34k dute beren tokia itsasoan. Hala ere, zenbait izaki lurrera abiatu ziren, harriz harri salto eginez…marearteko alga berdeek egiten duten moduan. Baina dena da zirkularra, eta lurrean den oro itsasora bueltatzen da, itsasora egiten du jauzi. Babes dezagun gure ingurunea eta babes ditzagun gure ozeanoak, ura dariona itsasoak hartzen baitu.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus